Santelmoetako lehenengo asteburuak eman du berea eta tamalez, emakumeok ezin izan dugu erabat eroso egon gure herriko festetan. Egun hauetan zehar era ezberdinetako gertaeren berri izan dugu. Igande gauean hainbat eraso gertatu dira. Honen aurrean herritar denei eta prentsari arduraz jokatzeko eskatzen zaio, sentsazionalismorik gabe. Lehenengo asteburuan erasotuak izan diren emakume guztiei babesa eta gure besardakarik irmoena. Erasorik ez erantzunik gabe!