Iruñeako bortxaketaren kasuan izandako epai matxista salatzeko kazerolada

Iruñeako bortxaketaren kasuan izandako epai matxista salatzeko kazerolada egingo dugu gaur, osteguna, 19.30ean Martxoak Zortzi Plazatik hasita. Justizia patriarkala dela salatu eta elkartasuna adierazi nahi diogu bortxatua izan zen emakumeari.

Iruñeako Auzitegiak abusu moduan kalifikatuta epaitu du pasa den San Ferminetan neska bati bost gizonek burututako bortxaketa, ulertuta ez zela ez indarkeriarik ez beldurrarazte edo intimidaziorik egon. Emakume guztiok dakigu bertan gertatutakoa bortxaketa izan zela, gutako bakoitzak ulertu dezakegu zer sentitu eta bizi zuen erasoatuak. Horregatik gure babes osoa adierazi nahi diogu bortxatua izan zen emakumeari. Guk sinisten dizugu!

Nazkatuta gaude justizia patriarkalaz, nazkatuta egunero jasaten ditugun erasoak zalantzan jartzeaz. Nahikoa da! Aske bizi nahi dugu!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide