Beldurrak gurekin jai! Festaz aske gozatzera goaz!

Festa giroan murgiltzera doa Zumaia, eta azken aldiko gertaerak kontutan hartuta, kaleak eta gauak gureak direla nabarmendu nahi dugu. Eraso matxisten aurrean autodefentsa feminista!

Azken aldiko gertaerak eta ziztaden inguruan sortutako alarma dela-eta, eta Zumaia festa giroan murgiltzera doan honetan, hainbat kontu ditugu esateko:

  1. Sumisio kimikoa ez da berria gurean, sexu erasoen beste forma bat da, askoren artean, baina argi dugu substantzia kimikorik eduki ez arren, kide bat ziztatzea beldurraren berprodukziorako modua dela, eta indarkeria dela!
  2. Izu hau elikatzen dituzten diskurtsoek gure askatasuna mugatu nahi dute, beldurtu nahi gaituzte, eta kontrol sexuala ezarri nahi dute gureak ere badiren jai giroetan. 
  3. Mekanismo polizialen ereduak ez gaitu aske sentiarazten: ez dugu polizia behar aske izateko. Erasoen aurrean autodefentsa feministaren hautua egingo dugu, beste behin! Elkar babestuz indartsuak gara!
  4. Argi dugu non jarri behar dugun fokua: gizonek erasotzeari utzi behar diote eta indarkeria matxistan duten erantzunkizunaz kargutu. Zentzu horretan, gogorarazi nahi dugu eraso gehienak gertuko pertsonengandik jasotzen ditugula. Horregatik, ezinbestekoa da ardura indibidual eta kolektiboa hartzea, guztiontzat erosoak eta askeak izango diren espazio zein harremanak sortzeko.

Gogoratu:

  • Eraso bat jasan edo ikusiz gero, bilatu inguruan babesa, eta erantzun egokien ikusten duzun moduan.
  • Jakin Zumaiako Mugimendu Feministarekin harremanetan jarri zaitezkeela.
  • Ziztadaren bat sumatuz gero, deitu 112 zenbakira.


Hemen duzu eraso matxisten aurkako protokoloa:

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide