Irailean Zumaiako odol emaileok beste aukera bat izango dugu odola emateko. Asteazken honetan arratsaldeko 16:30etik 20:30era arte egongo gara, Beheko Plazako gizarte zentroan (Hogarrean).
Udarako oporretan odol beharra asko igo da eta denon laguntza beharrezkoa da.
Transfusioak denon eskubidea, odol emateak denon ardura.