Urtarrilaren 22an, asteazkena, Zumaiako Jubilatuen egoitzan izango dira odol emateak, arratsaldeko 16:30tik 20:30ra.
Urteko lehen odol ematea izango da eta Euskadiko Odol Emaile Elkartea dioenez emaile gazte kopurua jeitsi da. Emaile berriak behar ditugu.
Euskal Herriak tratamentu onkologiko eta kirofanoetan ebakuntzak burutzeko egunero 400 odol emate behar ditu, beraz, Zumaiako herriari deia egiten diegu odol emaileetara bertaratzeko beldurrik gabe eta zalantzarik izan ezkero, bertan dauden mediku eta erizainek argituko dizkizute.
Zuen zain izango zara, eman odola, eman bizia.
Zumaiako Odol Emaileak.