COVID-19ak sortutako egoera dela eta, azkeneko odol emanalditan erabilitako protokoloarekin jarraituko dugu eta odola ateratzeko txandak izango ditugu.
Odol emateak oso beharrezkoak dira, Odol Bankuak ospitaleak hornitzeko beharrezkoak diren izakinak mantentzeko.
Asteazkena, urtarrilak 13, arratsaldeko 16:30etik 20:30era odola ematera gonbidatzen zaituztegu. Protokoloa zaintzeko eta jendetza ez izateko, txanda eskatu behar da aurrez:
Horretarako, deitu 609 812 706 telefonora. Arratsaldeko 17:30tik 21:00etara eskatu daiteke hitzordua.
Zuen deiaren zain gaude. Besarkaden zain, besoen beharrean.
Zumaiako Odol Emaileak