Odol ematea izango da asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Odol Emaileak 2021eko martxoaren 22a

Hogarrean izango da ateraketa, asteazken arratsaldean. Aurrez hitzordua hartzea beharrezkoa da, jende pilaketak saihesteko.

Datorren asteazkenean, martxoak 24, odol ateraketa egingo da Zumaian. Beti bezala, hitzordua Hogarrean izango da, 16:30etik 20:30era. Jende pilaketak saihesteko, odola emateko moduan daudenak aurrez hitzordua hartu beharko dute. Horretarako, 609-812 706 telefono zenbakira deitu behar da, astelehen edo astearte arratsaldean, 17:30etik 21:00tara.
 
Zumaiako Odol Emaileen Elkartea

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide