COVID-19ak sortutako egoera dela eta, azkeneko odol emanalditan erabilitako protokoloarekin jarraituko dugu eta odola ateratzeko txandak izango ditugu.
Asteazkena, uztailak 21, arratsaldeko 16:30etik 20:30era odola ematera gonbidatzen zaituztegu. Protokoloa zaintzeko eta jendetza ez izateko, txanda eskatu behar da aurrez, 609 812 706 telefonora deituta. Arratsaldeko 17:30tik 21:00etara eskatu daiteke hitzordua.
Odol-erreserbak txikiak izaten dira urte-sasoi honetan; beraz, oso garrantzitsua da odola emateko moduan dagoen guztiak ematen saiatzea. Egoera horri buelta eman nahi diogu, eta, badakigu Gipuzkoan jendea oso eskuzabala dela.
Zuen deiaren zain gaude. Besarkaden zain, besoen beharrean.
Zumaiako Odol Emaileak