Bihar odola emateko aukera izango da Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Odol Emaileak

Odol poltsak.

Herritarrek 16:30etik 20:30era izango dute horretarako aukera, Hogarrean. Ateraldia egin nahi dutenek aurrez hitzordua eskatu beharko dute.

Bihar, asteazkena, odola emateko aukera izango da Zumaian. Herritarrek 16:30etik 20:30era izango dute horretarako aukera, Hogarrean. Ateraldia egin nahi dutenek aurrez hitzordua eskatu beharko dute, gaur 17:30etik 21:00etara bitartean, 609 81 27 06 telefono zenbakira deituta edo telefono zenbaki horretara Whatsapp bidezko mezua bidalita. Biharko hitzorduan ez da maskara erabili beharrik izango.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide