2025 urteko lehen odol emateko txandak irekita daude

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Odol Emaileak 2025eko urtarrilaren 3a

2025 urtean Online txandak hartzeko aukera izango dute Zumaiako Odol Emaileek.

Asteazkenean, urtarrilak 8, arratsaldeko 16:30etik 20:30era odol ateraketak izango dira Zumaian.

ONLINE txandak irekita daude igandera arte. Horretarako https://www.gotatanta.eus/eu web orrian sartu txanda hartzeko.

Txandak telefonoz hartzeko ordea, astelehena eta asteartean 609 81 27 06 telefonora deituz edo WhatsAppez hartu daiteke, arratsaldeko 17:30etik 21:00etara.

Eman odola, eman bizia!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide