Martxoaren 12an odola emateko txandak irekita daude

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Odol Emaileak

Odola ematen.

Datorren asteazkenean egingo duten odol ateratzerako web bitartezko txandak hartzeko aukera irekita dute Zumaiako Odol Emaileek.

Asteazkenean, martxoaren 12an, 16:30etik 20:30era odol ateraketak izango dira Zumaian, Hogarrean

Txandak online hartzeko epea irekita dago, gaur hasi eta igandera barne. Horretarako https://www.gotatanta.eus/eu web orrian sartu behar da txanda hartzeko.

Telefonoz, ordea, astelehena eta asteartean 609 81 27 06 telefonora deituz edo WhatsAppera mezua bidaliz hartu daiteke, 17:30etik 21:00etara.

Eman odola, eman bizia!

Zumaiako Odol Emaileak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide