Uztailaren 9an bereziki garrantzitsua den odol ateraketa Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Odol Emaileak

Bereziki garrantzitsua da uztaileko odol ematea. Udaran odol erreserbak asko jaisten dira eta ahalik eta jende gehiena animatzea behar dugu, batez ere gazteak eta emaile berriak.

Datorren astean odol ateraketa izango da Zumaian. Beti bezala asteazkenean, uztailaren 9an, Jubilatuen Etxean 16:30etik 20:30era. Ostiraletik hasi eta asteleheneko 08:00ak arte, web orriaren bitartez hartu daiteke txanda https://www.gotatanta.eus/eu/non-eman-dezaket helbidean.

Gero, astelehenean eta asteartean, telefono bidez bakarrik hartu ahal izango da txanda, arratsaldeko 17:30etik 21:00etara 609 81 27 06 zenbakira deituta.

Kontuan hartuta udaran odol erreserbak asko jeisten direla, garrantzitsua da ahalik eta jende gehiena animatzea oraingo honetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide