Hartu daitezke dagoeneko asteazkeneko odol ateraldiko webgune bidezko txandak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Odol Emaileak 2025eko irailaren 7a

Datorren asteazkenean, irailaren 10ean, izango da odol ateraldia Zumaian.

Datorren astean odol ateraldia izango da Zumaian. Beti bezala, hitzordua asteazkenean, irailaren 10ean, izango da Jubilatuen Etxean 16:30etik 20:30era. Ostiraletik hasi eta asteleheneko 08:00ak arte dagoeneko hartu daiteke txanda esteka honen bitartez. 

Astelehenean eta asteartean, berriz, telefono bidez bakarrik hartu ahal izango da txanda, arratsaldeko 17:30etatik 21:00etara 609 81 27 06 zenbakira deituta. Kontuan hartuta udan odol erreserbak "asko" jaisten direla, antolatzaileek azaldu dute garrantzitsua dela "ahalik eta jende gehien" animatzea oraingo honetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide