Datorren astean odol ateraldia izango da Zumaian. Beti bezala, hitzordua asteazkenean, azaroaren 12an, izango da Jubilatuen Etxean, 16:30etik 20:30era. Ostiraletik hasi eta asteleheneko 08:00ak arte hartu daiteke txanda esteka honen bitartez.
Astelehenean eta asteartean, berriz, telefono bidez bakarrik hartu ahal izango da txanda, arratsaldeko 17:30etik 21:00etara 609 81 27 06 zenbakira deituta. Kontutan hartuta udan odol erreserbak "asko" jaisten direla, antolatzaileek azaldu dute garrantzitsua dela "ahalik eta jende gehien" animatzea oraingo honetan