Urte berri on!! 2026 urtearen sartu berri gara eta Zumaiako Odol Emaileen egutegi berria ere etorri da.
Beti bezala, bi hilean behin, asteazkenetan izango ditugu odol emateak, arratsaldeko 16:30ean hasi eta 20:30ean amaituz.
Odola emateko txandak www.gotatanta.eus web orrian hartu ditzakegu, odol ematearen aurreko aste bukaeran, ostirala, larunbata eta igandean.
Txandak online hartzeko epea amaitu ondoren, telefonoz edo WhatsAppez hartu ahal izango ditugu 609 81 27 06 zenbakian, ematea izango den asteko astelehen eta asteartean, arratsaldeko 17:30ean hasi eta 21:00era arte.
Urtarrilaren 14an izango dugu urteko lehen odol ematea. Beraz, zumaiarrei odola emateko gonbidapena ematen diegu.
Animatu eta Eman Odola, Eman Bizitza!!
