Hartu daitezke txandak urteko lehen odol ematerako

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Odol Emaileak 2026ko urtarrilaren 9a

2026. urtean sartu berri, Zumaiako Odol Emaileek urteko lehen hitzordurako online txandak hartzeko aukera izango dute.

Asteazkenean, urtarrilak 14, arratsaldeko 16:30etik 20:30era odol ateraketak izango dira Zumaian.

Online txandak irekita daude igandera arte. Horretarako https://www.gotatanta.eus/eu web orrian sartu txanda hartzeko.

Txandak telefonoz hartu ahal izango dira, astelehenean eta asteartean 609 81 27 06 telefonora deituz edo WhatsAppera mezua bidaliz, arratsaldeko 17:30etik 21:00etara.

Eman odola, eman bizia!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide