Maiatzeko odol ematerako txandak hartzeko epea ireki da.

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Odol Emaileak 2026ko maiatzaren 7a

Zumaiako Odol Emaileek maiatzeko hitzordurako online txandak hartzeko aukera izango dute.

Asteazkenean, maiatzak 13, arratsaldeko 16:30etik 20:30era odol ateraketak izango dira Zumaian.

Online txandak irekita daude igandera arte. Horretarako https://www.gotatanta.eus/eu web orrian sartu txanda hartzeko.

Txandak telefonoz hartu ahal izango dira, astelehenean eta asteartean 609 81 27 06 telefonora deituz edo WhatsAppera mezua bidaliz, arratsaldeko 17:30etik 21:00etara.

Eman odola, eman bizia!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide