Zumaian odola emateko txandak telefonoz hartu daitezke

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Odol Emaileak 2026ko maiatzaren 11

Txandak telefonoz hartzeko deialdia irekita dago.

Asteazkenean, maiatzaren 13an, odol emateak izango dira Zumaian, Beheko plazako jubilatuen egoitzan. Web orritik txandak hartzeko epea itxi da.

Txandak telefonoz hartu ahal izango dira, gaur eta asteartean, 17:30etik 21:00etara, 609 81 27 06 telefono zenbakira deituta edo WhatsAppez idatzita.

Parte hartu gurekin odola ematera, odol emaile berria behar ditugu, gazteak batik bat. Animatu!

Eman odola, eman bizia!

Zumaiako Odol Emaileak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide