Uztailaren 8an Zumaian egingo den odol ateraketa oso garrantzitsua da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Odol Emaileak 2026ko uztailaren 3a

Udaran odol erreserbak asko jaisten direla eta, oso garrantzitsua da uztaileko odol ematea, eta ahalik eta jende gehiena animatzea behar da, batez ere gazteak eta emaile berriak.

Datorren astean odol ateraketa izango da Zumaian. Asteazkenean, uztailaren 8an, Jubilatuen Etxean, 16:30etik 20:30era.

Ostiraletik hasi eta igandera arte, web orriaren bitartez hartu daiteke txanda, https://www.gotatanta.eus/eu/non-eman-dezaket helbidean.

Gero, astelehenean eta asteartean, telefono bidez bakarrik hartu ahal izango da txanda, arratsaldeko 17:30etik 21:00etara 609 81 27 06 zenbakira deituta.

Kontuan hartuta udaran odol erreserbak asko jaisten direla, garrantzitsua da ahalik eta jende gehiena animatzea oraingo honetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide