Zumaian Irailean odol ematerako txandak hartzeko epea ireki da

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Odol Emaileak

Zumaiako Odol Emaileek iraileko hitzordurako online txandak hartzeko aukera izango dute.

Asteazkenean, irailak 9, arratsaldeko 16:30etik 20:30era odol ateraldiak izango dira Zumaian.

Online txandak irekita daude igandera arte. Horretarako honako webgune honetan sartu eta hitzordua hartu behar da.

Hitzordua telefonoz ere hartu ahal izango da, astelehenean eta asteartean 609 81 27 06 telefonora deituta edo Whatsappez mezua bidalita, arratsaldeko 17:30etik 21:00etara.

Eman odola, eman bizia!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide