Zumaiako Pilota Elkartea, Gipuzkoako txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Pilota Elkartea

Ugaitz Aizpuru aiarrak, Jokin Beristain oikiarrak eta Aritz Garikano zumaiarrak osatutako taldea Gipuzkoako txapeldun berria da atzoz geroztik, paletaz, teniseko pilotaz, kadete kategorian.

Atzo jokatu zen partida Donostiako Altzako frontoian, giro bero eta zalapartatsuan. Zumaiako Pilota Elkarteko ordezkariek zuhur hasi zuten partida, azken hilabeteotan jokatu den ligan zehar galdu egin baitzuten, 20-19, atzoko beste finalisten kontra, eta bazuten arantza hura kentzeko gogoa.

Eta, hain zuzen ere, atzokoan ere atzetik hasi ziren. Baina behin tantoak egiteko makina martxan jarritakoan, gogor eta pazientziarekin, ez zegoen tanto-zaparrada hura geldiaraziko zuenik.

Azkenean, 20 eta 11 izan ziren Gipuzkoako txapeldun. Zorionak, hirukote!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide