Kirol egokituko Gipuzkoako pilota txapelketako lehen jardunaldian izandako emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Pilota Elkartea

Idiazabalen jokatu zen pasa den larunbatean Gipuzkoako kirol egokituko pilota txapelketako lehen jardunaldia. Leire Esnalek jokatu zuen lehen jardunaldian, adimen urritasuna dutenen kategorian. 

Gipuzkoako kirol egokituko paleta txapelketa hasi da dagoeneko. Pasa den larunbatean Idiazabalen jokatu ziren lehen jardunaldiko partidak. Leire Esnal izan zen Zumaiako Kirol Elkarteko ordezkari bakarra jardunaldi honetan, adimen urritasuna dutenen kategorian, paleta teniseko pilotarekin modalitatean.

Hiru partida jokatu zituen, emaitza hauekin:

Leire Esnal, 4 – Erik Gaton (Mindara), 15

Leire Esnal, 8 – Ibai Gomez (Mindara), 15

Leire Esnal, 5 – Josu Arratibel, 15

Billabonan jokatuko da hurrengo jardunaldia, urtarrilaren 28an.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide