Pilota egokituko txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu da asteburuan

Amasa-Billabonako udal pilotalekuan jokatu zen larunbatean Gipuzkoako XIII. euskal pilota egokituko txapelketaren bigarren jardunaldia. Xabier Olaziregi eta Jurdan Arakistain zumaiarrak izan ziren bertan. 

Teniseko paleta modalitatean aritu ziren Olaziregi eta Arakistain Amasa-Billabonan jokatutako Gipuzkoako txapelketako bigarren jardunaldian. 

Jurdan Arakistainek bi partida jokatu zituen: 15-10 emaitzarekin irabazi zion Zarautz K.E-ko Haritz Lertxundiri, eta 9-15 galdu Mindarako Eneko Sagarmendiren aurka. 

Olaziregik, barriz, hiru partida jokatu zituen: 12-6 galdu zuen Mindarak Sheila Cuetoren aurka, 12-3 Zarautz K.E.-ko Asier Arrutiren aurkakoan, eta 12-0 Mindarako Mikel Vegaren aurka. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide