Luis Zulaika eta Xabier Olaziregi aritu ziren pasa den larunbatean Zarautzen jokatutako Gipuzkoako txapelketako lehen jardunaldian. Bikotea osatu zuten biek eta hiru partida jokatu zituzten.
Lehena 15 eta 10 emaitzarekin irabazi zieten Iñaki Divasson eta Xabier Villarri; bigarrena 12 eta 15 emaitzarekin galdu zuten Lorea Iribar eta Mikel Juradoren aurka; eta hirugarrena 15 eta 3 galdu zuten Sheila Cueto eta Mikel Vegaren aurka.
Txapelketako bigarren jardunaldia Donostiako Antiguan jokatuko da apirilaren 22an.