Jokin Beristainek eta Aritz Garikanok osatutako bikoteak larruzko paletako Gipuzkoako txapelketa irabaztea lortu dute, jubenilen kategorian, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan jokatutako lehia estu bezain bizian. Aritzen patxada eta Jokinen zartatekoak erabakigarriak izan dira azken emaitzan, 35-28. Aupa Zumaia! Segi egurrean!