Zumaiako Kirol Elkarteak bilera egingo du bihar

Zumaiako Kirol Elkarteak eskuzko eta palazko saioei ekingo die laster, eta horien inguruko informazioa emateko zein zalantzak argitzeko bilera antolatu du bihar arratsaldean. 2012, 2013, 2014 eta 2015 urteetan jaiotako neska-mutilen gurasoentzat izango da.

Urtero egiten dituzten eskuzko eta palazko saioei ekingo diote aurki Zumaiako Kirol Elkarteko kideek. Horrenbestez, saioen nondik norakoak azaltzeko eta horien inguruan dauden zalantzak argitzeko bilera antolatu du elkarteak.

Bilera bihar izango da, 18:30ean, Aitzuri frontoian eta 2012, 2013, 2014 eta 2015 urteetan jaiotako neska-mutilen gurasoentzat izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide