Zumaiako Zesta Eskolak zumaiarrei eskaera

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Pilota Elkartea

Zumaiako Zesta Eskolak urteak daramatza Zumaiako gaztetxoei zestan erakusten, benjamin, alebin, infantil, jubenil eta senior mailan.

Gaztetxoenek, hau da, benjamin eta alebinek, plastikozko zestak erabiltzen dituzte hasieran, baina ikasten joan ahala, zumezkoak behar dituzte. Zestak lortzeko zailtasunak ditugunez, zumaiarrei dei egiten diegu etxean, ganbaran edo garajeetan dituzten zesta txikiak Zumaiako Zesta Eskolari dohaintzan emateko. Horrela, zestak lortzeko dugun arazoa konpondu eta gure gaztetxoek gure kirol maitea egitea lortuko genuke. Zumaiarren borondate onaren esperoan, aurrez mila esker.

Oharra: Zestak frontoian utzi daitezke, arratsaldeko 17:30etik aurrera.

Zumaiako Zesta Eskola.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide