Zumaiarrak Gipuzkoako txapeldun eta txapeldunorde

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Pilota Elkartea

Partida latza eta lehiatua ikusi ahal izan dute gaur Aitzuri frontoian bildutako pilotazaleek. Partida ere ez zen nolanahikoa: Zumaiako bi bikote elkarren kontra Gipuzkoako Txapelketan, gomazko paleta jubeniletan.

Norgehiagokaren une askotan Jokin Beristainek eta Urko Ostolazak beren legea ezarri dute, indartsu eta zehatz jokatuz, baina ezin izan dituzte kontrarioak atzean utzi. Azkenean, amaiera ikusgarri batean, Telmo Carballo eta Aritz Garikano egin dira txapelaren jabe. Zorionak lauroi!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide