Zumaia 3 Gipuzkoako txapeldun paleta modalitatean

Eskola kiroleko Gipuzkoako txapelketako finala jokatu zen larunbatean Aitzuri pilotalekuan, kimuen kategorian, paletako modalitatean.

Zumaia 3 eta Zumaia 4 taldeak neurtu ziren finalean. Zumaiako Kirol Elkarteko 3 taldearekin Beñat Argoitia, Luken Osanbela eta Aimar Rodriguez aritu ziren; 4 taldearekin, berriz, Oier Alkorta, Haitz Leon eta Xabat Esteibar.

Banakako 10 tantorako bi joko izan zituzten lehenbizi, eta binakako joko bat 15 tantora ondoren. Zumaia 3 da Gipuzkoako txapelduna bi joko irabazi eta gero; Zumaia 4 txapeldunordea da joko bat irabazita.

Ilunpe 1 izan da txapelketako hirugarren sailkatua, Lizardi Igeldo klubeko jokalariak agertu ez zirelako.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide