Gipuzkoako Zesta Punta Txapelketa Haitz Leonek eta Unai Bergarak

Unai Bergara eta Haitz Leon txapela jarrita. (Utzitakoa)

Zumaiako Pilota Elkarteko bi kideak Alebin mailan gailendu dira Mutrikuko Danok Bat taldearen aurka Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatutako finalean.

Eskola Kiroleko eta Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketaren zesta-puntako finalak jokatu zituzten joan den larunbatean Tolosako Beotibar frontoian, eta, Zumaiako Pilota Elkartearen izenean parte hartu zuten Haitz Leonek eta Unai Bergarak txapela jartzea lortu zuten. Alebin mailan gailendu ziren bi gazteak, finalean Mutrikuko Danok Bat taldeko Xabi Uribe eta Unax Urreizti bikoteari 25-16 irabazita.

Infantil mailan, berriz, Tolosa bertako Beotibar taldea nagusitu zen, hura ere Danok Bati irabazita. 30-23 gailendu zen etxeko bikotea, esan bezala.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide