Eskola kiroleko Gipuzkoako pilota txapelketako finalak jokatuko dira gaur Aitzurin

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Pilota Elkartea

Zumaiako pilotariak sailkatze faseko partida batean. (Zumaiako Kirol Elkartea)

Melle-pelle pilotekin jokatuko dira finalak eta Zumaiako pilotariak izango dira lehiakide bi kategoriatan. 

Eskola kiroleko Gipuzkoako pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte gaur arratsaldez, 18:00etatik aurrera, Zumaiako Aitzuri frontoian. Paletako modalitatean jokatuko dute, melle-pelle pilotekin.

Bi izango dira gaurkoan jokatuko diren norgehiagokak. Melle-pelle horiarekin Eple eta Zumaia 2 neurtuko dira; melle-pelle txikiarekin, berriz, Zumaia eta Bidania-Goiatz.

Lehen partidan arituko diren Zumaiako Kirol Elkarteko pilotariak Martín Agirrezabala Garcia, Markel Gallego Samaniego eta Beñat Argoitia Kristobal izango dira; bigarrenean, berriz, honako pilotariek hartuko dute parte: Luken Osanbela Makazaga, Oier Alkorta Egurza eta Aimar Rodríguez Zubizarreta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide