Garaipenaren atarian geratu dira Zumaiako pilotariak eskolarteko txapelketaren finaletan

Finalistak pasa den ostiralean Aitzurin. (Zumaiako Kirol Elkartean)

Ostiralean jokatu zituzten finalak Aitzuri frontoian.

Gipuzkoako eskolarteko paleta txapelketa jokatu zuten Zumaiako Kirol Elkarteko kimuen mailako pilotariek, melle-pelle motako pilotarekin. Partidak ostiral arratsaldean jokatu zituzten Aitzuri frontoian.

Melle-pelle horiarekin jokatutako partidan, Errenteriako Eple elkartea izan zuten zumaiarrek aurkari, eta bisitariak izan ziren irabazle 2 eta 1 emaitzarekin. Zumaiarren aldetik, Martin Agirrezabala Garciak, Markel Gallego Samaniegok eta Beñat Argoitia Kristobalek jokatu zuten.

Ondoren, Zumaia eta Bidania Goiatzen arteko norgehiagoka jokatu zen, melle-pelle txikiarekin. Aurreko partidan bezala, hemen ere bisitariek irabazi zuten, 1 eta 2 emaitzarekin. Luken Osanbela Makazaga, Oier Alkorta Egurza eta Aimar Rodriguez Zubizarreta aritu ziren Zumaiaren izenean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide