Noainek irabazi du San Pedro zesta punta txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Pilota Elkartea

Puntu bakarrarengandik irabazi du Nafarroako pilota elkarteak Zumaian jokatutako txapelketa.

San Pedro zesta punta txapelketako finalak jokatu ziren pasa den ostiralean Aitzuri frontoian. Noaingo (Nafarroa) eta Zumaiako bikoteak neurtu ziren kimu, infantil eta kadete mailan.

Arratseko lehen partida kimuen kategoriakoa izan zen. Noaingo Ion Palaciosek eta Eneko Baigorrik 25 eta 18 emaitzarekin irabazi zieten Zumaiako Haitz Leoni eta Unai Bergarari.

Infantil mailakoa izan zen bigarren partida, eta Zumaiako Eñaut Goñik eta Igor Enbilek 30 eta 17 irabazi zieten Alain Leoni eta Manu Cuadradori.

Txapelketa erabaki zuen kadete mailako finalean, berriz, 30 eta 29 irabazi zieten Iker Palacios eta Xabier Alzate nafarrek Marlon Watkins eta Mikel Silveti zumaiarrei. Ondorioz, 2 eta 1 emaitzarekin irabazi zuen Noainek San Pedro txapelketa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide