Markina-Xemeingo finalerdia jokatuko du Lopezek larunbatean

Barandika eta Lopez Markina-Xemeingo txapelketako bigarren jadunaldian. (Eraman!)

Barandikarekin bikotea osatuta, Johan eta Del Rioren aurka arituko da finalerako txartel baten bila.

Markina-Xemeingo Grand Slameko finalerdiak jokatuko dituzte larunbatean Bizkaiko herri honetako frontoian. 19:00etan hasiko da Unibertsitatean jokatuko den jaialdia.

Ligaxkako fasea amaituta, lau bikote pasa dira finalerdietara, eta bi geratu kanpoan. Zapatuko lehen partidan Laduche eta Basque, Olharan eta Ibarluzearen aurka arituko dira. Bigarrenean, berriz, Johan eta Del Rio, Barandika eta Lopezen aurka. Bi partidetako irabazleek final handia jokatuko dute uztailaren 16an.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide