Pilotari benjaminak eta alebinak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Pilota Elkartea

Entrenamenduetan aritu nahiko luketen pilotari gazteen datuak bildu nahi ditu Zumaiako Pilota Elkarteak.

Zumaiako Pilota Elkartean laster hasiko gara pilotako entrenamenduekin eta, hori baino lehen, pilotari benjaminen (2015-2016an jaioak) eta alebinen (2013-2014an jaioak) datuak nahi genituzke.

Hain zuzen ere: izena eta bi abizen, jaiotako urtea, hilabetea eta eguna, zer modalitate landu nahi duten (eskua, paleta ala zesta), eta telefono bat zuekin kontaktatzeko. Mesedez, bidali informazio hori helbide honetara: zpelkartea@gmail.com

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide