.Zumaiako Kirol Elkarteak urteko batzar nagusia egingo du datorren ostiralean, azaroaren 8an, Aitzuri pilotalekuan. Hitzordua 18:30erako jarri dute lehen deialdian eta 19:00etan bigarrengoan.
Bilerako gai zerrendak honako puntuak jasotzen ditu:
- Batzarkideak eta egungo organigrama.
- 2022ko urriaren 19an egindako batzar nagusiko aktaren irakurketa eta onarpena.
- 2022ko martxoko eta 2023ko apirileko balantze ekonomikoan aurkezpena eta onarpena.
- 2023-2024 denboraldiko aurreikuspenen aurkezpena eta onarpena.
- Zumaiako Kirol Elkarteko Zuzendaritza Batzorde berriaren hautaketa.
- Galdera-eskaerak
Batzarrean parte hartu dezakete 18 urtez gorako pilotari lizentziadunek, 18 urtez azpiko pilotari federatu lizentziadunen gurasoek (pilotari bakoitzeko boto bat) eta pilota entrenamendu eta Eskola Kiroleko txapelketetan parte hartzen duten pilotarien gurasoek (ahotsa soilik).