Giro ona pilotalekuan, baita handik kanpo ere

Profesional mailako pala partida izan zen pasa den larunbatean Aitzuri frontoian. Afariaren bueltan jarraitu zuen pilotalekuan bizitako giro onak.

Eskuzko eta zesta puntako partidak hartzen ditu Aitzuri frontoiak, ez hainbeste palakoak. Pilota modalitate hori ezagutzera eman nahian, erremintako partidak jokatu zituzten pasa den larunbatean Zumaiako pilotalekuan. 

Zumaiako Kirol Ekarteko gazteek jokatutako norgehiagokaren ondoren, profesional mailan aritzen diren pilotariak kantxaratu ziren. Gaur gaurkoz, palako panoraman onentsuenak diren lau pilotari aritu ziren Zumaiako frontoian: Maldonado eta Alkorta, Gaubeka eta Ibai Perezen aurka. Lehenak izan ziren irabazle Aitzurin, 3 eta 2 emaitzarekin (10-9, 6-10, 10-9, 9-10 eta 5-4).

Frontoiko giro onak jarraipena izan zuen gau partean Larretxoko auzategiko Indamendi elkartean. Bertan egin zuten afaria, eta 30 bat lagun bildu ziren. Zumaiako pilotari gazteek izan zuten profesionalekin egoteko aukera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide