Gomazko paletako Gipuzkoako txapelketako finala jokatuko du Zumaiak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Pilota Elkartea

Zumaiako palistak azaroaren 9an Aitzurin jokatutako partidan. (Zumaiako Kirol Elkartea)

Joel Martin Duran eta Urko Ostolaza Larrañaga arituko dira jubenil mailako finalean, igandean Alegian.

Ezker hormako kluben arteko Gipuzkoako txapelketako finalak jokatuko dituzten, gomazko paleta binakako modalitatean, igande goizean Alegian. Kadete eta jubenil kategoriatako partidak izango dira, eta azken honetan Zumaiako Kirol Elkarteko ordezkaritza izango da. 

10:30ean hasiko da pilota jaialdia Elorri pilotalekuan, eta goizeko bigarren partidan, jubenil mailakoan, Intxurre eta Zumaia 2 klubetako pilotariak neurtuko dira. Zumaiarren kasuan, Joel Martin Duran eta Urko Ostolaza Larrañaga arituko dira zumaiarren izenean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide