Eskola kiroleko Gipuzkoako txapelketako finala jokatuko du bihar Zumaiak

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Pilota Elkartea

Azpeitian jokatuko dute partida, molle-pelle pilota handiko modalitatean, eta Oiartzun-2 taldea izango dute zumaiarrek aurkari.

Eskola kiroleko Gipuzkoako txapelketako finala jokatuko dute bihar arratsaldez Azpeitiko Betharram pilotalekuan. Molle-pelle pilota modalitateko bi partidaz osatuko da arratsaldea: pilota handiarekin jokatutako lehenbizi, 16:00etatik aurrera, eta pilota txikiarekin jokatutakoa haren jarraian. 

Pilota handiko partidan Oiartzun 2 eta Zumaia 2 taldeak neurtuko dira. Zumaiako Kirol Elkartearen izenean Beñat Argoitia, Ekaitz Tejera eta Telmo Garcia kantxaratuko dira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide