Zumaiako pilotari gazteen garaipena Eskola kiroleko Gipuzkoako txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Pilota Elkartea

Zumaiako pilotariak, larunbatean Azpeitian. (Zumaiako Kirol Elkartea)

Molle-pelle modalitateko Gipuzkoako txapelketako finala jokatu zuten herenegun Azpeitian. Zumaiako hirukoteak 2 eta 1 emaitzarekin irabazi zion Oiartzuni.

Eskola kiroleko Gipuzkoako txapelketako finala jokatu zuten larunbat arratsaldez Azpeitiko Betharram pilotalekuena. Molle-pelle modalitateko finalak jokatu zituzten, eta pilota handiko finalean Zumaiako eta Oiartzungo pilota elkarteetak haurrak neurtu ziren. Zumaiako Kirol Elkartearen izenean Beñat Argoitia, Ekaitz Tejera eta Telmo Garcua aritu ziren.

Partida hiru jokotara jokatu zuten. Bi joko 10 tantotara, bakarka, eta hirugarren bat 15 tantotara, binaka. Bada, Zumaiak 2 eta 1 emaitzarekin irabazi zuen finala, eta irabazlearen garaikurrarekin itzuli ziren etxera.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide