Zabalik eskuzko herri txapelketarako izen ematea

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Pilota Elkartea

Pilotariak, Odieta frontoian.

Urtero moduan, martxan da Zumaiako herri txapelketa, eskuz. Izen emate epea zabaldu du dagoeneko Zumaiako Pilota Elkarteak.

Eskuzko pilota txapelketa herrikoia antolatu dute beste behin herrian. Apuntatuko diren pilotarien arabera, partidak sanpedroetara bitartean jokatuko dituzte Odieta frontoian.

Apirilaren 13ra arte eman daiteke izena Zumaiako Pilota Elkartean antolatutako txapelketa honetan. Horretarako, bidali zuen datuak zpelkartea@gmail.com helbidera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide