Zumaiako pilotariak, eskola kirolakeko Gipuzkoako txapelketako finalean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Pilota Elkartea

Ordiziako finalean aritu ziren pilotariak. (Gipuzkoa Pilota)

Paleta modalitateko finala jokatu zuten larunbatean Ordizian (Gipuzkoa), eta Zumaiako lau pilotari aritu ziren, bi taldetan banatuta. 

Eskola kirolakeko Gipuzkoako txapelketako finala jokatu zuten pasa den larunbatean Ordizian, paletako modalitatean. Taldeka jokatu dute txapelketa, eta lurraldeko klubetako pilotariak nahastuta aritu dira bi talde desberdinetan banatuta. Hala, ohiko lagunekin bikoteak osatu beharrean, beste herrietako pilotariekin osatu dituzte bikoteak. 

Zumaiako lau pilotari heldu dira aurtengo finaletara, eta talde bakoitzean herriko bi palista izan dira. Gipuzkoa 3 taldean Mendoza eta Lopez, eta Gipuzkoa 5 taldean Fernandez-Arroiabe eta Tejera. Larunbat goizean jokatutako finalean Gipuzkoa 3 nagusitu zitzaion Gipuzkoa 5-i, 28 eta 40 emaitzarekin. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide