Mutrikuk irabazi du aurtengo San Pedro zesta punta txapelketa, igande arratsaldean Aitzuri frontoian jokatutako finaletan Noain nafarrei 2-1 irabazi eta gero. Kimuetan 20-25 irabazi zuen Mutrikuk eta 10-30 infantiletan. Noainek kadete mailako partida irabazi zuen 30-14 emaitarekin.
Txapelketa hori ekainean zehar jokatu dute Aitzuri frontoian. Sei herri edo klub aritu dira bi multzotan banatuta.