Urtero egiten dituzten eskuzko saioei ekingo diote aurki Zumaiako Kirol Elkarteko kideek. Horrenbestez, saioen nondik norakoak azaltzeko eta horien inguruan dauden zalantzak argitzeko bilera antolatu du elkarteak.
Bilera asteazkenean izango da, irailaren 10ean, 18:00etan, Aitzuri frontoian eta 2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotako neska-mutilen gurasoentzat izango da.