Zumaiako pilotari gazteak, irabazle Gipuzkoako txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Pilota Elkartea

Ordizian jokatu zituzten larunbatean Eskola Kiroletako Gipuzkoako txapelketako finalak. Zumaiako Kirol Elkarteko bi bikote lehiatu ziren, eta biek ere garaipenak erdietsi zituzten.

Eskola Kiroletako Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatu zituzten pasa den larunbatean Ordiziko Beti-Alai pilotalekuan. Lau norgehiagoka izan ziren, eta haietatik bitan Zumaiako Kirol Elkarteko ordezkaritza izan zen. Lehiatu bakarrik ez, garaipenak ere lortu zituzten Zumaiako pilotari gazteek. 

Alebinetan, molle pelle pilota txikiarekin, Ekain Fernandez de Arroiabek eta Inar Alkortak, 25 eta 9 emaitzarekin irabazi zioten Ilunpe klubeko pilotariek. Infantil mailan, berriz, Oier Alkortak eta Luken Osanbelak, 30 eta 14 emaitzarekin gailendu ziren Oianguren aurkako finalean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide