Gipuzkoako Udaberri txapelketako finalak jokatuko dituzte larunbatean Aitzurin

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Pilota Elkartea 2026ko martxoaren 25a

Paleta larruzko modalitatean arituko diren Zumaiako pilotariak. (Utzitakoa)

Infantilen kategorian, Zumaia 1 eta Zumaia 2 elkarren aurka arituko dira, paleta larruz modalitatean.

Pilota partidak izango dira ostiraletik igandera bitartean Aitzuri pilotalekuan. Buruz buruko zesta punta partidak izango dira jokoan, baina baita Gipuzkoako Udaberri txapelketako finalak ere.

Hala, larunbatean, 17:00etan hasita, txapelketa horretako finala jokatuko dute Zumaiako pilota elkarteko bi bikotek, infantil kategorian, paleta larruz modalitatean. Zumaia 2-ren aldetik Oier Alkorta eta Xabat Esteibar arituko dira, eta Aimar Rodríguez eta Luken Osanbela Zumaia-1en izenean. Aurretik, ikus pilota motarekin, Txost eta Behar zana taldetako jokalariak kantxaratuko dira. 

Gipuzkoako buruz buruko zesta punta txapelketako hiru partida ere jokatuko dituzte asteburuan. Ostiralean, 19:15ean hasita, Zumaiako Egaña Danok Bat klubeko puntista baten aurka arituko da, nagusien kategorian. Igandean, berriz, 11:00etan hasita, Zumaia eta Danok Bat mutrikuarren arteko bi partida izango dira Aitzurin: jubeniletan Marlon Watkins arituko da, eta nagusien kategorian Ureta.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide