Eskola kiroleko paleta txapelketako finalak jokatu zituzten atzo arratsaldean Aitzurin, 17:00etan hasita, paleta ikus eta larruzko paleta modalitateetan, biak Infantil kategorian. Larruzko paletako Udaberri finalean zumaiarrak lehiatu ziren nor baino nor gehiago elkarren aurka, eta Zumaia 1 bikotea 30-17 gailendu zitzaion Zumaia 2 bikoteari. Hau da, Osanbela-Rodriguez nagusitu ziren Alkorta-Esteibarren kontra.
Paleta ikus modalitatean, berriz, Gipuzkoako finala izan zen, eta Behar Zana Bidania 30-25 nagusitu zen Txost 2 bikotearen aurka. Beloki-Uzkudun garaile, beraz, Berebide-Davis bikotearen kontra.