Eskola Kiroleko Txapelketako final ugari jokatu dituzte asteburu honetan Aitzuri pilotalekuan. Infantil kategoriako larruzko paleta modalitatean Zumaiako pilota elkarteko bi bikote aritu ziren aurrez aurre larunbatean, eta azkenean, Zumaia 1-eko Aimar Rodriguezek eta Luken Osanbelak garaipena lortu zuten Zumaia 2-ko Oier Alkortaren eta Xabat Esteibarren aurka, markagailua 17-30ean utzita.