Ostegunean bukatuko da euskaltegian matrikula egiteko aukera eta, hainbat talde bete badira ere, beste batzuetan lekua izan badago.
Horrela, aurten lehen aldiz C2 mailako aurrez aurreko ikastaroa Zumaian emateko aukera izango dugu, eta astearte eta ostegunetan izango dira eskola egun horiek. Bestalde, 120 orduko C1 mailako ikastaroa ere izango dugu aurtengoan; hau ere astearte eta ostegunetan. 14:45ean hasi eta 16.15ean bukatzen den ordutegia izango du azken honek. C1 eta b2 maila lantzeko ikastaro sakonagoak ere badauzkagu eta leku gutxi batzuk dauzkagu arratsaldeko saioan. Azkenik, b1 mailako arratsaldeko taldean ere apunta zaitezke.
Ez galdu aukera hau eta matrikula zaitez lehenbailehen.