Igor bideo lehiaketaren aurtengo irabazlearen bideoa ikusgai

Zumaiako Urtxintxak taldeak eskuratu du aurtengo bideo lehiaketaren saria.

Zumaiako Urtxintxak taldeak irabazi du aurtengo Igor bideo lehiaketaren saria.

Bi urtean behin (Igor, gure lankide ohiaren omenez) egiten dugun lehiaketa da honakoa, eta bertan eskualdeko hainbat herritako euskaltegietako ikasle taldeek parte hartzen dute. Lehengo urtean, pandemia dela-eta, ezin izan genuen egin, baina aurtengoan ez dugu etsi eta, galarik izan ez badugu ere, lehiaketa egitea erabaki dugu.

Hamahiru bideok parte hartu dute eta bost izan dira finalistak. Lehia gogorra izan dela ezin dugu ukatu, baina, azkenean, ikasleek hala bozkatuta, Urtxintxak taldearen Super Amets bideoak irakazi du saria. Zorionak!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide